• Larrialde globalek testuinguru kezkagarria uzten dute: 305 milloi pertsonak baino gehiago premiazko laguntza behark dute 2025ean. 
  • Nafarroako Munduko Medikuak larrialdi globalei buruzko txostena aurkeztu du.  

Gaur goizean Nafarroako Munduko Medikuak elkarteak “Krisi Ikusezinen” toxstena aurkeztu du. Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak  eta Iruñeko Udaleko diruz lagundutako CRISIS (IN)VISIBLE proiektuaren barne. Honek helburu zehatz bat dauka: ahaztutako edo zokoratutako krisi humanitarioak ikusaraztea komunikabideetan eta agenda politikoetan.

Txostenak agerian uzten du larrialdi global asko komunikabideen eta erakundeen begiradetatik kanpo daudela. Sierra Leona, Siria, Guatemala edo Cisjordania bezalako herrialdeetako krisiak, egoera humanitario larriei aurre egiten diete gatazka luzeen, klima-aldaketarekin lotutako hondamendi naturalen eta krisi politiko sakonen ondorioz. Herritarrentzako ondorio zuzenen artean daude osasun- eta hezkuntza-sistemak larriki ahultzea, oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea galtzea, desplazamendu behartuak areagotzea eta gaixotasunekiko, elikadura-segurtasunik ezarekiko eta indarkeriarekiko ahultasun handiagoa. Jaione Eugui proiektuaren arduradunak adierazi duenez, erakundea «bereziki kezkatzen gaitu krisi horiek bertan bizi direnen osasunean duten eraginak, batez ere emakumeena eta adingabeena, horiek baitira ondorioak gehien pairatzen dituztenak».

Munduko Medikuak erakundeak azpimarratu duenez, 305 milioi pertsonak baino gehiagok premiazko laguntza humanitarioa beharko dute 2025erako, Nazio Batuen datuen arabera. Gaur egun, 122,6 milioi pertsona baino gehiago desplazatuta daude, bereziki osasun- eta hezkuntza-sistemak oso ahulduta dauden eskualdeetan. 250 milioi adingabe baino gehiago ez dira eskolara joaten krisi luze horien ondorioz, eta horrek areagotu egiten du pobrezia, bazterketa eta indarkeria jasateko arriskua. Horregatik, txostenak azpimarratzen du oso garrantzitsua dela funtsezko sistema horiek indartzea biztanleria kalteberak babesteko eta pobreziaren, desplazamendu behartuaren eta gizarte-bazterketaren zikloak apurtzeko.

Siria, krisi konplexu batean murgilduta jarraitzen du


Siriak krisi humanitario larrian murgilduta jarraitzen du, Baxar al-Asaden erregimenaren erorketaren ondoren aldaketa politikoa izan den arren. Latakia, Tartus eta Banias kostaldeko probintzietan berriki izandako liskar armatuek indarkeria-uholdea eragin dute, eta ehunka hildako utzi dituzte, zibil ugari barne. Damaskoko bitarteko gobernuak akordio erabakigarriekin erantzun du, hala nola Siriako Indar Demokratikoekin eta Sweidako drusen komunitatearekin, herrialdea egonkortzeko eta herritarren eskubideak bermatzeko, aurreko erregimenak sustatutako zatiketa etniko eta erlijiosoen ondoren.

Gaur egun, 16,7 milioi pertsonak baino gehiagok premiazko laguntza humanitarioa behar dute, eta horietatik 7,4 milioi adingabeak dira. Herrialdeak barne-desplazamendu masiboei aurre egin behar die, 7,2 milioi pertsona inguru desplazatu eta oinarrizko zerbitzuak (osasuna, hezkuntza eta saneamendua) eskuratzeko zailtasun handiekin. Herrialdearen ipar-ekialdean, osasun-sistema kolapsoaren zorian dago; ospitaleen % 40k baino gehiagok ez dute bete-betean funtzionatzen, sendagaien eskasia kronikoa eta lehen mailako arretan gabezia larriak daude.
Datorren astelehenean, Nafarroako Munduko Medikuak elkarteak webinar bat antolatu du arratsaldeko 18.00etan, Leila Nachawati siriar ondorengoarekin, komunikazioan doktorea eta Ekialde Ertaineko gatazketan espezializatua.

20160208 – JORDANIE, AL ZA’ATARI : Camp de réfugiés syriens de Za’atari. Le 8 fevrier 2016. PHOTO OLIVIER PAPEGNIES / COLLECTIF HUMA

Nazioarteko lankidetza, inoiz baino beharrezkoagoa

Gaur egungo egoera konplexuaren aurrean, elkarteak gogorarazi du nazioarteko lankidetza, elkartasun globala eta giza eskubideak bezalako printzipioetan oinarritua, ezinbestekoa dela erronka humanitario globalei aurre egiteko. Hala ere, lankidetzarako egungo inbertsioak nazioarteko % 0,7ko helburutik urrun jarraitzen du, larrialdietan erantzuteko gaitasuna larriki mugatuz.

Egoera kezkagarri horren aurrean, Munduko Medikuak erakundeak premiazko deia egiten die gobernuei, nazioarteko erakundeei eta gizarte zibilari elkartasun globalaren, justizia sozialaren, giza eskubideen errespetuaren, ingurumen-jasangarritasunaren eta genero-berdintasunaren printzipioekin duten konpromisoa berritzeko eta indartzeko. Zentzu horretan, Garapen Jasangarrirako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzari buruzko Estatuko Lege berria onartu berri da, lankidetza eraginkor eta konprometitu baterako bide argia markatzen duena. Era berean, Munduko Medikuak erakundeak Nafarroako Gobernuak Nazioarteko Lankidetzarako III. Plan Zuzentzaile berria prestatzen egingo duen hurrengo lana baloratzen du, krisi humanitario global hauei erantzuteko gaitasuna indartzeko funtsezko aukera baita.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies