SAHARAKO HERRIAREN EGOERA, ABANDONATUTAKO KRISIA
- Saharako kanpalekuetako egoera kritikoak okerrera egin du iraileko uholdeen ondoren, milaka errefuxiaturi eragin baitie.
- Arreta eta laguntza globalik ez izateak Tindufeko kanpalekuetako bizi-baldintzak larriagotzen ditu; izan ere, herritarrak laguntza humanitarioaren mende daude ia erabat, eta herritarrak larrialdi-egoeran daude.
Munduko Medikuak erakundeak Nafarroako Parlamentuko Nazioarteko Bizikidetza eta Elkartasunerako Batzordearen lan-mahaiaren bileran parte hartu du gaur, Mendebaldeko Sahararen egungo egoeraz hitz egiteko eta Aljeriako Tinduf eskualdeko saharar errefuxiatuen kanpalekuei eragiten dien krisi humanitario larria agerian uzteko. Topaketan GKE sanitarioak Nafarroan duen egoitzako ordezkariek eta elkarte horrek Saharan egiten duen esku-hartzearen arduradunek hartu dute parte.
Nazio Batuek eta Europar Batasunak duela hamarkada bat baino gehiagotik «ahaztutako krisi» gisa sailkatutako krisi humanitarioari aurre egiten jarraitzen dute errefuxiatu sahararren kanpalekuek. Egoerak okerrera egin du azken urteotan, faktore geopolitikoen eta nazioarteko arreta eta laguntza desbideratu duten gatazka berrien sorreraren ondorioz.
Pablo Traspas Saharako Munduko Medikuen taldeko koordinatzaileak lan-mahaian azpimarratu duenez, krisia «ahaztua izatetik krisi abandonatua izatera igaro da». Nabarmendu du premiazkoa dela nazioarteko lankidetza indartzea, egoerak okerrera egin ez dezan.
Kanpamenduetako egoera
Kanpalekuetako bizi-baldintzak oso zailak dira, laguntza humanitarioarekiko ia erabateko mendekotasunak markatuta. Horri gehitu behar zaizkio irailaren 23an izandako uholdeak, 520 familia baino gehiago desplazatu baitituzte, eta, oraingoz, 3.120 pertsonari eragin die, batez ere, emakumeei eta neskatoei. Larrialdi horrek arazo iraunkorrak areagotu ditu, hala nola ur eta elikagai eskasia, malnutrizioa, muturreko baldintza klimatikoak eta etxebizitza egokirik eza, eta are gehiago okertu da errefuxiatuen egoera. Duela 49 urtetik hona, 173.600 pertsona bizi dira behartutako aterpe egoeran, Mendebaldeko Sahara deskolonizatzeko zain. Nazio Batuen ustez, prozesu hori egiteke dago oraindik.
Kanpamenduetako nutrizio- eta osasun-egoerari dagokionez, aurkeztutako datuak kezkagarriak dira:
• Haurdun dauden emakumeen % 71k eta 5 urtetik beherako haurren % 54,2k anemia du.
• Desnutrizio kronikoak 5 urtetik beherakoen % 28,8ri eragiten die, eta jaioberrien % 8,4k pisu txikia du jaiotzean.
• Jaioberrien heriotza-tasa % 21ekoa da, oso kopuru handia.
Adierazle kritiko horiek gorabehera, nazioarteak huts egin du gero eta handiagoak diren beharrei erantzun egokia ematen. Munduko medikuek eta kanpamenduetan diharduten beste erakunde batzuek agintariei eta nazioarteko komunitateari eskatu diete lankidetza humanitarioa indartzeko eta larrialdiko funtsak desblokeatzeko, premiazko beharrak arintzeko, batez ere nutrizioaren eta oinarrizko osasunaren arloan.
Munduko Medikuak erakundeko ordezkariek ere dei egin dute Saharako kanpamenduetako krisi humanitarioa bertan behera gera ez dadin, eta nazioarteko eta tokiko erakundeek berehalako neurriak hartzeko premia nabarmendu dute, larrialdi humanitario horrek okerrera egiten jarrai ez dezan. Lan-mahai honetan parte hartzea «Bai, sahararra. Bai «, Nafarroako Parlamentuak finantzatutako proiektuaren parte da.

@MdMNavarra
CATEGORIAS
- Cine por prescripción médica (37)
- Cooperación internacional (4)
- Educación para el desarrollo (6)
- Género (22)
- Incidencia Politica (3)
- Inclusión social (43)
- Inmigración (29)
- Milagrosa/Arrosadia (26)
- Movilización social (78)
- Mutilación genital (16)
- participación (8)
- prostitucion (1)
- Recortes sociales (2)
- Salud (25)
- Sensibilización (83)
- Sin categoría (123)
- voluntariado (2)
Flickr Medicos del Mundo Navarra
More PhotosConsulta nuestros artículos
octubre 2024 L M X J V S D 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31